11.06.2017

Hemen sartzen dena, bere etxean da

"Hemen sartzen dena, bere etxean da"
Kolaborazioa Sebas Velasco-rekin.
Mural hau Sebas-ekin elkarlanean egin dut PDV jaialdiaren barruan. Baionako euskal museoa zein hiria bisitatu genituen murala egin aurretik, ideia zein inspirazio bila. Gauza interesgarri ugari aurkitu ondoren, bi ideia argi geratu zitzaizkigun: batetik, poster zaharren estetika erabiliko genuela konposizioa egiteko garaian. Bestetik, esaldi oso apropos bat aurkitu genuen egurrezko ohol batetan zizelkatuta "Hemen sartzen dena bere etchean da". Ongietorri esaldi hau, etxe sarrera batetarako egina izan zen bere garaian. Gure ustetan, espazio publikoan jartzean, ongietorria bertara gerturatzen diren pertsona guztie zabaltzen zaie, jatorria kontutan izan gabe.
Baiona, 2017.

"Hemen sartzen dena, bere etxean da / You who enter here are home"
Collaboration with Sebas Velasco.
Last week I was in Bayonne to paint a facade in collaboration with my friend Sebas for PDV Festival.
At first we visited the Basque Museum to get some ideas and inspiration. There we found a lot of interesting stuff and finally decided to work with old poster's aesthetics. One of the things that caught our attention was an old welcoming phrase carved on wood "Hemen sartzen dena bere etchean da / You who enter here are home".
By transfer this sentence ment to be at the domestic sphere to public space, we understand that the message of welcoming attitude for everyone regardless its origins gets stronger.

Baiona, 2017.









0 comments: